Araudi orokorra
1-. ARAUDI OROKORRA:
1.1-. Izen-emateak:
Webgunean erregistratu behar duzu esteka honen bidez.
Behin erregistratu eta autentifikatutakoan, txapelketa-zerrendan eta haietan izen-emateko gunean sartu ahal izango zara.
Benetan parte hartu nahi duzun eta horretarako denbora duzun txapelketetan bakarrik eman behar duzu izena. Antolakuntzak jakingo balu txapelketa batean baino gehiagotan izena eman duzula eta ezingo duzula haietan parte hartu, zigorra izango duzu.
Talde batek izena eman nahi badu, taldekide guztiek eman behar dute izena banan-banan eta kontua baliozkotu. Izena emandakoan, taldeko kapitaina arduratuko da txapelketan izena ematez eta taldeko gainerako jokalariak gehitzeaz.
Lehiaketaren beharren arabera, parte-hartzaileek informazio gehigarria osatu beharko dute beren profilean, hala nola plataformaren profilen kontuak (SteamID, Battletag, etab.). Parte-hartzaile bakoitzak kontu/profil bakarra izan dezake erregistratuta plataforma bakoitzeko.
Talde garailearen kapitainaren ardura izango da partidaren emaitzak admin@gamegune.org helbide elektronikora bidaltzea.
Asmo txarreko ekintzak hautematen badira, erabiltzaileak zigorra jaso dezake, eta txapelketatik kanporatua ere izan daiteke.
Txapelketa batean izena emanda bazaude, gogoratu aldian-aldian weborrian sartzea, txapelketaren egoera, albisteak, oharrak eta abar ikusteko.
Txapelketa bat irabaziz gero, ezin izango duzu GameGuneko edizioan joko bereko hurrengo txapelketetan izena eman. Beste joko batzuetan parte har dezakezu eta beste txapelketa bat irabaziz gero, Euskal Encounterren fase presentzialetara zein jokorekin zoazen aukeratu beharko duzu.
1.2- Sariak
Sariak baletan izango dira. Posta elektronikoz bidaliko da sariaren balioa duen kode bat, eta eskaera egitean trukatu ahal izango da. Bidaltze-gastuak sartu gabe. Txartelak bi urtera iraungiko dira, entregatu diren ekitaldiaren amaiera-datatik zenbatzen hasita.
Emango diren sariek dagozkien atxikipenak izango dituzte indarrean dagoen legeriaren arabera. Kasuan-kasuan aplikagarri den beste edozein zeharkako zerga ere zenbatekoaren barruan dagoela joko da.
1.3-. Txapelketetarako araudi orokorra
- Txapelketa bakoitzak berariazko araudi bat izan dezake, araudi nagusiaren osagarri.
- Arauak antzekoak badira, araudi espezifikoak lehentasuna izango du araudi nagusiaren gainetik.
- Ordutegiak eta informazioa: Txapelketei buruzko informazio guztia argitaratuko da eta eguneratuko da weborrian.
- Garaiz ibili behar da: Txapelketen ordutegien berri emango da.
Partidak:
- Partida bat ezin da aurreikusitako ordua baino 15 minutu beranduago hasi.
- Zure aurkaria edo aurkariak ez badira 15 minutu horietan agertzen, txapelketaren antolatzaileari jakinarazi behar diozu, eta hark erabakiko du zer egin. Erabaki normalena da berandutu den jokalaria edo jokalariak kanporatzea. Itxarote-denboran, zerbitzarian edo delako jokoaren itxarongelan egon behar duzu.
- Bi jokalariak/taldeak berandutzen badira, zozketa bat egingo da hurrengo txandara nor pasatuko den erabakitzeko.
- Talde bakoitzak ordu bat izango ditu partida-txanda amaitu ondoren emaitza weborriaren bidez bidaltzeko. Denbora hori igarotzen denea, emaitza ez da kontuan hartuko, eta txapelketak aurrera egingo du.
- Txanda amaitu eta ordu batetara emaitzak falta badira, talde horietako parte-hartzaileak kanporatu egingo dira, eta, beharrezkoa bada, zozketa bat egingo da txapelketarekin jarraitzeko.
- Partida batetik zure borondatez alde egiten baduzu, partida galdutzat emango da.
- Partida batean deskonektatzea: Partida batean deskonektatzen bazara: txapelketaren araudi zehatzari begiratu behar diozu, edo antolatzailearekin kontsultatu.
Emaitzak:
- Emaitzak mail bidez bidali behar dira: admin@gamegune.org
Partiden kontrola:
- Demoak: Jokoak aukera ematen badu, jokalari guztiek grabatu behar dute partidaren demoa, nahitaez.
- Pantaila-argazkiak:
- Partidaren hasieran, jokalarien zerrendaren eta informazioaren pantaila-argazki bat atera behar dute jokalari guztiek. Amaieran ere beste pantaila-argazki bat atera behar dute emaitzarekin. Pantaila-argazkietan pantaila osoak agertu behar du, eta ezin da moztuta egon.
- Antolakuntzak eskubidea du demo eta pantaila-argazki horiek eskatzeko.
- Antolatzaile guztiek dute aukera jokalarien konfigurazioa eskatu eta begiratzeko.
Ordezkapenak:
- Taldeentzat: Ezingo da ordezkapenik egin partida batean; salbuespen-kasu hauetan soilik: hardware-arazo bat edo ezinbesteko kasu bat gertatzen denean. Kasu horietan, partida eten egingo da (jokoak aukera ematen badu), eta antolakuntzarekin kontsultatuko da. Jokoak ez badu aukerarik ematen eteteko, aurrera egingo du, baina inork ez du botoirik sakatuko, arazoa duen jokalariak arazo hori antolakuntzarekin komentatu arte. Antolakuntzari egokia iruditzen bazaio, baimena emango du ordezko jokalari bat sartzeko partida erdian, baldin eta jokalari horrek taldean izena emana badu.
- Jokalari bakarreko txapelketetan: Ez da ordezkapenik onartuko txapelketa osoan.
- Jokoen konfigurazioa: Konfigurazio eta skin lehenetsiak erabiliko dira, eta txapelketaren arabera onartzen diren kontrol eta konfigurazioak aldatu ahalko dira.
- Ez da baimentzen txapelketaren arau zehatzetan onartzen ez diren Cheat-ak, Bug-ak, Exploit-ak eta Script-ak erabiltzea.
Jarrera:
- Errespetua eta joko garbia.
- Kapitainek soilik erabil dezakete txat publikoa. Bakarkako jokoen kasuan, guztiek erabil dezakete txat publikoa.
- Antolakuntzarekin harremanetan jartzea:
- Jokalari bakarreko lehiaketetarako: Bakarkako jokoetan, jokalari guztiak jar daitezke harremanetan antolakuntzarekin.
- Ekipoetarako: Taldekako jokoetan, kapitaina soilik jar daiteke harremanetan antolakuntzarekin.
- Erreklamazioak: partida bati buruzkoa bada, partida amaitu ondoren egin beharko da. Talde edo jokalari batek ageriko arrazoirik gabe protesta egiten badu, froga edo akusazio faltsuak aurkezten baditu, zigortu egingo da.
- Araudia betetzen ez bada, zigorra jasoko da edo talde osoa kanporatuko da txapelketatik.
- Antolakuntzak eskubidea du araudia aurrez jakinarazi gabe aldatzeko, txapelketako arauak, mapak, ordutegiak eta jarrerak eguneratzeko. Antolakuntzak weborriaren bidez emango du aldaketa horien berri.
- Txapelketako arduradunaren erabakiak arau orokor eta zehatzei gailentzen zaizkie.