Euskal Finala Team Athletic



Athletic Club eta Reala futbol taldeak aurrez aurre jarriko dituen Kopako finalaren harira, FIFAko txapelketa berezia antolatu dugu Gamegune Online lehiaketaren barne. Parte hartu nahi duzuen guztiek Athletic edo Reala aukeratu ahal izango duzue zuen talde gogokoenari bultzada emateko!

Team Athletic txapelketa honetako jokalariak lehia bizian arituko dira irabazlea erabaki arte, eta hainbat sari banatuko dira finalisten artean. Gainera, txapeldunak lehen mailako gamer baten aurka jokatzeko aukera izango du Athletic-Reala formatuko partida batean.

1-. Araudi orokorra

FIFA 21 EUSKAL FINALA - ATHLETIC CLUB TALDEA

* Athletic Club/Realarekin bakarrik jokatu ahal izango da.

Lehiaketa-mota: Bracket sinpleak 1 vs 1. Kanporaketa bakuna.
Bertsioa: PS4

Berariazko araudia

  • Kanporaketa zuzena.
  • Partida bakarra jokatuko da, finalerdiak izan ezik, 3/4 postua eta finala.
  • Athletic Club/Realarekin bakarrik jokatu ahal izango da.
  • Galarazita dago korner pertsonalizatuak eta defentsa klasikoa erabiltzea.
  • Berdinketa gertatzen bada, luzapena eta penaltiak jokatuko dira.

Partidaren konfigurazioa

  • Partida bakoitzaren iraupena: 6 minutu.
  • Jokoaren abiadura: normala
  • Kontrolak: jokalariak nahi dituenak.
  • Ezin izango da inolaz ere aldatu klubaren jatorrizko plantilla, zeina lehenetsita datorren jokoan.
  • Ezin dira jokalarien ezaugarriak aldatu.


Portaerari eta bertaratzeari buruzko araudia

  • Jokalariek GameGune webgunean jarritako orduan jokatu beharko dute, edo bi lehiakideak ados badaude, lehenago, baina inoiz ez ordu horretatik aurrera.
  • Parte hartzen ez duten parte-hartzaileak kanporatuak izango dira, losers errondetan ere, halakorik balego.
  • Loosers errondarik badago, parte hartu nahi ez baduzue, jakinarazi jardueraren antolatzaileari erronda nagusitik kendu zaituztetenean.
  • Taldeko kideek txat batean egon behar dute jokoa hasteko finkatutako ordua baino lehen.
  • Bost minutu itxarongo da, gehienez.
  • Debekatuta dago partida bat aldez aurretik justifikatu gabe gelditzea, eta, hori gertatuz gero, round zigorra galduko da.
  • Laguntza ematen duten programak, glitchak edo hackak erabiltzen dituzten parte-hartzaileak kanporatu egingo dira lehiaketatik.
  • Ez da onartzen coachingik partidek irauten duten bitartean.
  • Txatean ez da onartzen kirol-legearen kontrako portaerarik.
  • Saria eskuratzeko partida guztiak jokatu behar dira, 2 kluben arteko final handia barne.

Oharrak

  • Bracketak eta joko-ordutegia ekitaldiaren intranetean argitaratuko dira.
  • Nolanahi dela ere, antolatzailearen erabakia arauen gainetik dago.
  • Erakundeak uste badu konfabulazio- edo itun-saioren bat izan dela, saria ez emateko eskubidea izango du.
  • Kiroltasunez jardun behar dute jokalari guztiek lehiaketa osoan.
  • Araudi orokorra du osagarri araudi honek.

Egutegia

1.txanda – 32renak: 2021/03/31 - 19:00
2.txanda – 16renak: 2021/03/31 - 20:00
3.txanda – 8renak: 2021/04/01 – 19:00
4.txanda – Final-laurdenak: 2021/04/01 – 20:00
5.txanda – Finalaurrrekoak: 2021/04/02 – 19:00
6.txanda – Finala: 2021/04/02 – 20:00
7.txanda – Final Handia Athletic Club VS Real Sociedad: 2021/04/02 - 21:00

*Partidak ezarritako ordua baino lehen jokatu ahal izango dira, baldin eta bi jokalariak ados badaude. Adostasunik ez badago, partidaren ordu ofiziala antolatzaileek ezarritakoa izango da.

1.- 300€ (ModPC Txartela)
2.- 150€ (ModPC Txartela)
3.- 75€ (ModPC Txartela)

*Emango diren sariek dagozkien atxikipenak izango dituzte indarrean dagoen legeriaren arabera. Kasuan-kasuan aplikagarri den beste edozein zeharkako zerga ere zenbatekoaren barruan dagoela joko da.
Sari-banaketari buruzko informazio gehiago araudi orokorrean.