FIFA 17 Euskal Encounter 25 Cup


Abiatzera doa Euskal Encounter 25 Cup, Fifa17ko txapelketa bat, 1.000 € inguru ematen
dituena saritan. Txapelketa ekainaren 28an (asteazkena) hasiko da: onlineko sailkapen-
lehiaketa bat egingo da, non jokalari onenek finaleko faserako tokia lortuko duten. Finala bera
presentziala izango da, eta uztailaren 23an egingo da (ostiralean), Euskal Encounter 25en
barruan.


Lehiaketa bai Xbox One-n bai PlayStation 4n jokatuko da; 32 toki egongo dira, guztira,
plataforma bakoitzerako. Onlineko sailkapen-lehiaketan, jokalari bakoitzak txapelketarako
izen-ematean hautatutako plataforman jokatuko ditu partidak; sailkatuz gero, finalerdi eta
final presentzialetan, partida bat Xbox One-n jokatuko du, eta bestea, berriz, PS4n.
Lehiaketaren lehen parterako —taldekako faserako, alegia— launa taldeko zortzi multzo
osatuko dira. Multzo horietatik, bi talde onenak sailkatuko dira, eta bracket-fasera pasatuko
dira.


Bracket-fasean, aurretik taldekako fasean sailkatzen diren 16 jokalari onenak aurrez aurre
arituko dira plataforma bakoitzerako dauden lau tokietatik bat lortzeko, eta, hala, Euskal
Encounter 25eko finalerdi eta final presentzialetan jokatzeko.

Egutegia