Teamfight Tactics - 1. sailkatze-proba


Gamegunetik, gure lehen TFT txapelketa aurkezten dugu. MasterMind zirkuituaren —hots, TFT lehiaketa-zirkuitu amateur berriaren— geltokia da.

Hiru stage edukiko ditu; lehen biak sailkatzekoak izango dira, eta nahi adina lagunek hartu ahal izango dute parte. Finalean, berriz, lehen bi sailkatze-fase horietako 16 jokalari onenek parte hartuko dute. 

Garaipena eskuratu nahiko dute denek!

1-. Araudi orokorra

Izen-ematea: 

  • Jokalari guztiek Gameguneren webgunean (https://online.gamegune.org/) eta Runica ligaren webgunean (https://ligarunica.com/competition/teamfight-tactics) eman behar dute izena.
  • Espainian bizi diren edo Europar Batasunean bizi diren eta espainiar nazionalitatea duten pertsonek bakarrik eman dezakete izena.
  • Izenak ahalik eta antzekoena izan beharko du, zirkuituko puntuen ematea errazteko.
  • Bi sailkatze-probetarako izen-emateak zabalik daude.

Berariazko araudia

  • Bi sailkatze-proba egingo dira, eta horietan nahi adina lagunek hartu ahal izango dute parte. Ekainaren 5ean eta 12an jokatuko dira (larunbatak biak). Azken fasea, berriz, ekainaren 19an jokatuko da.
  • Bi sailkatze-probetan, partida bat jokatuko da txanda bakoitzeko (BO1), eta puntu gehien lortzen duten lau jokalariak hurrengo txandara pasatuko dira. Geratzen diren azken zortzi jokalariak pasatuko dira finalera. (Lehen sailkatze-proban sailkatutako jokalariek ezin izango dute bigarrenean parte hartu).
  • Azken fasea BO3 modalitatean jokatuko da; bai finala eta bai finalerdia.

Txapelketaren prozedura orokorra

  • Parte-hartzaileek Discord kanal hau izango dute eskura, komunikatu ahal izateko: https://discord.gg/6Dt5exqsEH
  • Txapelketan gorabeheraren bat izanez gero,  admin@gamegune.org helbidera idatzi ahal izango dute.
  • Taldearen goiko aldean agertzen den jokalariak sortuko du partida.
  • Jokalari guztiek partidaren laburpenaren pantaila-argazki bat egin, eta txapelketa amaitu arte gorde beharko dute. Partida bakoitzaren irabazleak igoko du pantaila-argazkia GameGuneren webgunera. 
  • Taldeetako bat 8 jokalariekin osatzen ez bada, beste jokalari batzuk hautatuko dira, modu aleatorioan, baina haien emaitzak ez dira kontuan hartuko puntuak banatzeko unean. 

Oharrak

  • Ekitaldiaren intranetean argitaratuko da taldeei, halakorik bada, eta joko-ordutegiei buruzko informazioa.
  • Nolanahi dela ere, antolatzailearen erabakia arauen gainetik dago.
  • Erakundeak uste badu konfabulazio- edo itun-saioren bat izan dela, saria ez emateko eskubidea izango du.
  • Kiroltasunez jardun behar dute jokalari guztiek lehiaketa osoan.

Egutegia

Ordutegiak:

Bai sailkatze-probak bai finala larunbatetan jokatuko dira (ekainaren 5ean, 12an eta 19an), 16:00etatik aurrera, eta parte-hartzaileek ordubete izango dute partida jokatu eta hurrengo txanda hasi aurretik emaitzak igotzeko. 

Teamfight Tactics - Finala

1.- 300€ (ModPC Txartela)
2.- 150€ (ModPC Txartela)
3.- 75€ (ModPC Txartela)

*Emango diren sariek dagozkien atxikipenak izango dituzte indarrean dagoen legeriaren arabera. Kasuan-kasuan aplikagarri den beste edozein zeharkako zerga ere zenbatekoaren barruan dagoela joko da.
** Txartelak posta elektronikoz bidaliko zaizkie irabazleei. 

Sari-banaketari buruzko informazio gehiago araudi orokorrean.